Adimen Artifiziala. PTIA eredu kimioinformatikoa endekapenezko gaixotasun neurologikoen kontrako botikak aurkitzeko

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-09-2024
Leire Llona Ane Ibañez Humberto Gonzalez-Diaz Harbil Bediaga Sonia Arrasate

Laburpena

Kimioinformatika, kimika teorikoaren atal bat da, eta, zientzia kimiko farmazeutikoetako arazoetan teknika informatikoen erabileran datza. Lan honetan, IFPTIA (Informazioa Fusionatzea + Perturbazio Teoria + Ikasketa Automatikoa) metodologiak Kimika Mediko esparruan izan dezakeen aplikazioa aurkezten da. Zehazki, Alzheimer, Parkinson, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA), Friedreich ataxia eta Huntington endekapenezko gaixotasun neurologikoak aztertu dira. Eraikitako eredu kimioinformatikoan, horiekin erlazioa izan ditzaketen proteinen sekuentziak eta garunaren eskualde desberdinen (kortex entorrinalaren (KE), hipokanpoaren (HIP), erdiko loki bihurgunearen (ELB), atzeko zingulu kortexaren (AZK), goi bekoki bihurgunearen (GBB) eta kortex bisualaren (KB)) Proteinen Elkarrekintza Sarea (PES) kontuan hartu dira. Lortutako ereduaren parametro estatistikoak onak izan dira; Sn (%) = 77,76, Sp (%) = 72,69 eta Ac (%) = 73,83 entrenamendurako, eta Sp (%) = 72,66, Sn (%) = 77,95 eta Ac (%)= 73,84 balioak berrespenerako. Gaixotasun hauek sendaezinak dira eta sintomak agertzen diren momentutik aurrera, gaixoak ahultzen doaz, garunean dauden neuronak hil egiten diren arte. Honek dakarren arazo ohikoen artean mugimendu eta garun funtzionamendu okerren arazoak dira. Zentzu horretan, eredu kimioinformatikoak teknika guztiz erabilgarriak izan daitezke farmako berrien garapenean, entseguetarako animaliak murrizteko eta orotar, baliabideak saihesteko ahaleginetan. Ereduak, konposatu bat endekapenezko gaixotasun neurologikoetan aktiboa izateko edo ez izateko probabilitatea iragar dezake. Beraz, eredu hauek, gaixotasun hauen atzean dauden mekanismoak ulertzeko erreminta oso baliagarriak direla frogatu da eta horri esker, etorkizun handiko bide terapeutikoak zabaltzen dira.

Abstract 33 | PDF Downloads 10

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Adimen Artifiziala, Ikasketa Automatikoa, Kimioinformatika, Endekapenezko gaixotasun neurologikoak

Atala
Ale Berezia