Ikaskuntza autogainbegiratuaren ahalmena azaleratzen
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Borja Calvo Molinos
Usue Mori Carrascal
Jose A. Lozano
Laburpena
Ikaskuntza automatikoak nabarmen egin du aurrera azken urteotan, eta horren fruitu da garatutako algoritmo sorta izugarria, zeinek ahalmena ematen baitigute ataza mota ugari egiteko. Literaturaren arabera, algoritmo gehienak ikaskuntza gainbegiratuan oinarritzen dira. Hala ere, hainbat atazatan emaitza onak lortu arren, ikaskuntza-paradigma horren eragozpen nagusia etiketetiko mendekotasuna da; izan ere, etiketatze-prozesua oso garestia da. Gainera, ikaskuntza automatikoan erabiltzen diren ereduek joera handia dute alborapen okerrak bultzatzen dituzten bide laburrak ikasteko, eta, ondorioz, atazek porrot egiten dute. Arazo horiek saihesteko, ikaskuntza autogainbegiratuak arreta bereganatu du azkenaldian ikaskuntza-paradigma gisa. Lan honetan, ikaskuntza autogainbegiratuari dagokion literaturari buruzko sarrera bat eskaintzen dugu, eta ikaskuntza-paradigma horren barruan bereizten diren metodo motak biltzen eta azaltzen ditugu, zenbait datu motatan aplikatzeko oinarrizko prozedurak aztertuz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Adimen artifiziala, ikaskuntza automatikoa, errepresentazio-ikaskuntza, ikaskuntza auto-gainbegiratua

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.