Auto-gainbegiratutako ikaskuntzaren ahalmena azaleratzen
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Borja Calvo Molinos
Usue Mori Carrascal
Jose A. Lozano
Laburpena
Ikasketa automatikoak nabarmen egin du aurrera azken urteotan, eta horren fruitu da garatutako algoritmo sorta izugarria, ataza ezberdin ugari burutzeko ahalmena ematen digutenak. Literaturaren arabera, algoritmo gehienak ikaskuntza gainbegiratuan oinarritzen dira. Hala ere, hainbat atazetan emaitza onak lortu arren, ikaskuntza-paradigma honen eragozpen nagusia etiketetiko mendekotasuna da; izan ere, etiketatze-prozesu hori oso garestia da. Gainera, ikaskuntza automatikoan erabilitako ereduek alborapen okerrak bultzatzen dituzten bide laburrak ikasteko joera handia dute, burutu nahi dituzten atazetan porrot eginez. Aurreko arazoak saihesteko, ikasketa auto-gainbegiratuak arreta bereganatu du azkenaldian ikaskuntza-paradigma gisa. Lan honek ikasketa auto-gainbegiratuari dagokion literaturaren sarrera eskaintzen du, eta ikaskuntza paradigma horren barruan bereizten diren metodo motak bildu eta azaltzen ditu, datu-mota desberdinetan aplikatzeko oinarrizko prozedurak aztertuz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.