Adimen artifiziala odontologian: aukerak, mugak eta hortz-praktikaren etorkizuna
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
LABURPENA: Adimen artifiziala zeregin konplexuak egiteko aukera ematen duen teknologia da, hala nola, arazoak konpontzeko, objektuak eta hitzak ezagutzeko, edo erabakiak hartzeko. Odontologiaren esparruan, adimen artifizialaren bi azpiespezialitate, ikasketa automatikoa eta ikasketa sakona, praktika klinikoa iraultzen ari dira aplikazio berritzaileekin. Teknologia honek irudiak aztertuz ahozko hainbat gaixotasunen diagnostiko goiztiarra egiteko, tratamenduak planifikatzeko (ortodontzian edo inplanteak jartzeko kirurgia gidatuan), klinika kudeatzeko, ikasleen edo odontologiako profesionalen prestakuntzan laguntzeko, chatbot-en bidez pazientearen arretan asistentzia eskaintzeko eta materialen eta tekniken garapenean laguntzeko gai da. Bestalde, odontologian adimen artifiziala ezartzeak erronkak ere aurkezten ditu, besteak beste, pazienteen datuen konfidentzialtasuna mantentzea, segurtasuna bermatzea, gardentasuna eskaintzea eta dentistek teknologia hau erabiltzeko euki dezaketen mesfidantza gainditzea. Dena den, Odontologiako adimen artifizialaren etorkizuna itxaropentsua dela dirudi, teknologia hau gero eta gehiago garatuko baita, aplikazioa berriak eskainiz eta gaur egun egiten dituen funtzioak hobetuz.