Adimen artifiziala odontologian: aukerak, mugak eta hortz-praktikaren etorkizuna
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Adimen artifiziala zeregin konplexuak egiteko aukera ematen duen teknologia da, hala nola arazoak konpontzeko, objektuak eta hitzak ezagutzeko, edo erabakiak hartzeko eta aurreikuspenak zehaztasunez egiteko. Odontologiaren esparruan, adimen artifizialaren bi azpiespezialitate, Ikasketa Automatikoa eta Ikasketa Sakona, praktika klinikoa iraultzen ari dira aplikazio berritzaileekin. Teknologia hori gai da irudiaketa historia klinikoak aztertuz ahoko hainbat gaixotasunen diagnostiko goiztiarra egiteko, tratamenduak planifikatzeko (ortodontzian edo inplanteak jartzeko kirurgia gidatuan), klinika kudeatzeko, ikasleen edo odontologiako profesionalen prestakuntzan laguntzeko, txatbot-en bidez pazientearen arretan asistentzia eskaintzeko eta materialen eta tekniken garapenean laguntzeko. Bestalde, odontologian adimen artifiziala ezartzeak erronkak ere aurkezten ditu; besteak beste, pazienteen datuen konfidentzialtasuna mantentzea, segurtasuna bermatzea, prozeduren gardentasuna eskaintzea eta dentistek teknologia hau erabiltzeko eduki dezaketen mesfidantza gainditzea. Dena den, odontologian adimen artifizialaren etorkizuna itxaropentsua dela dirudi, teknologia hori gero eta gehiago garatuko baita, aplikazio berriak eskainiz eta gaur egun egiten dituen funtzioak hobetuz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Adimen Artifiziala, Adimen Artifizialaren Aplikazioak, Ikasketa automatikoa, Ikasketa sakona, Odontologia Digitala

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.