Esne-gazura proteinaren erabilera argi-bidezko 3D inprimaketan Use of whey protein in 3D digital light processing

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-03-28
Maialen Uribarrena
Pedro Guerrero
Koro De la Caba
Teresa Carranza Fernandino

Laburpena

Argi bidezko 3D inprimaketan (DLP) erabiltzen den erretxina biobateragarri (EB) bati bere propietate mekanikoak hobetzeko esne-gazuraren proteina (EGP) gehitu zitzaion. Proteina hau, gazta prestaketa prozesuan eratzen den hondakinetik lortutako produktua da. Erretxina biobateragarria (EB) eta EGP hautsa % 5 (bolumen/masa)-n nahastu ziren eta lortutako nahaste homogeneoari egindako karakterizazio erreologikoak inprimatzeko aproposa zela erakutsi zuen, inprimatzerakoan egitura egonkorrak lortuz forma fideltasunean eragin zezakeen aldaketarik gabe. Errefortzu sistema hobetzeko tratamendu termiko bat aplikatu zitzaien laginei, Maillard erreakzioa gertatzeko eta beraz hauen propietate mekanikoak hobetzeko. Kolore aldaketa nabariak ikusi ziren (horitasuna) tenperatura aplikatutako laginetan, Maillard erreakzioa eman zela baieztatuz. Gainera, Maillard erreakziopean egon ziren egituren erresistentzia igo zen material zurrunago bat lortuz. Lan honek EGP-a,  gehigarri jasangarri moduan erabil daitekeela frogatzen du argi bidezko 3D inprimaketan, materialaren propietateak Maillard erreakzio bidez hobetu daitezkeelarik.

Abstract 59 | PDF Downloads 17

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords
Atala