Esne-gazura proteinaren erabilera argi bidezko 3D inprimaketan Use of whey protein in 3D digital light processing
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Pedro Guerrero
Koro De la Caba
Teresa Carranza
Laburpena
Argi bidezko 3D inprimaketan (DLP, Digital Light Processing) erabiltzen den erretxina biobateragarri (EB) bati propietate mekanikoak hobetzeko, esne-gazuraren proteina (EGP) gehitu zitzaion. Proteina hau gazta-prestaketa prozesuan eratzen den hondakinetik lortutako produktua da. Erretxina biobateragarria (EB) eta EGP hautsa % 5ean (bolumen/masa) nahastu ziren eta lortutako nahaste homogeneoari egin zitzaion karakterizazio erreologikoak inprimatzeko aproposa zela erakutsi zuen, inprimatzean egitura egonkorrak lortzen baitzituen forma-fideltasunean eragin zezakeen aldaketarik gabe. Errefortzu-sistema hobetzeko, tratamendu termiko bat aplikatu zitzaien laginei honela EPG hautsa zuten laginetan Maillard erreakzioa gerta zedin eta, beraz, haien propietate mekanikoak hobetzeko. Kolore-aldaketa nabariak ikusi ziren (horitasuna) tenperatura aplikatutako laginetan; Maillard erreakzioa gertatu zela baieztatu zuen horrek. Gainera, Maillard erreakziopean egon ziren egituren erresistentzia igo zen eta material zurrunago bat lortu zen horrela. Lan honek frogatzen du EGP gehigarri jasangarri moduan erabil daitekeela argi bidezko 3D inprimaketan, eta materialaren propietateak Maillard erreakzio bidez hobetu daitezkeela.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
DLP inprimaketa, esne-gazuraren proteina, maillard erreakzioa, propietate mekanikoak

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
https://orcid.org/0009-0001-7588-0597