Hesteetako organoideak, homeostasian eta gaixotasunean mikrobiota-immuno-epitelio interakzioak aztertzeko tresna

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 05-03-2025
Ainize Peña Cearra Estibaliz Mateo Elena Eraso Leticia Abecia

Laburpena

Azken urteotan, mikrobiotaren eta organismoaren arteko interakzioak sakon aztertu dira, bai homeostasiaren eta bai gaixotasunen ikuspegitik, eta bereziki hesteetako harremanean garrantzi handia izan dute. Mikrobiotaren eta organismoaren arteko elkarreragina hobeto ulertzeko eta animalia-ereduak ordezkatzeko, in vitro ereduak garatu dira, hala nola, hesteetako organoideak. Hesteetako organoideak hiru dimentsioko (3D) egiturak dira, hainbat heste-zelula mota dituztenak, eta hesteetako funtzioak eta gaixotasunen antza izan ditzakete, in vitro ikerketa bideragarria bihurtuz. Hesteetako organoideak laborategian sor daitezke, ehun helduetan dauden zelula amak edo zelula ama pluripotenteak ingurune egokian ipintzean. 3D egitura konplexuetan autoantolatzeko gaitasuna dute, heste-epitelioaren dinamikak eta gaixotasun-prozesuak simulatuz. Organoideen polaritate apiko-basala hestearen berezko ezaugarria da, eta horrek ikerketa ugari egiteko aukera ematen du. Organoideetako ko-kultibo sistemek zelula immuneen eta epitelioaren arteko elkarrekintzak aztertzeko aukera ematen dute; horietan, adibidez, gure sistema immunitarioko T linfozitoak hestean duen eragina asko aztertu da. Mikroorganismo-epitelio interakzioak ere ikertu daitezke, baina horretarako, protokolo ezberdinak garatu dira mikroorganismoak organoideen alde apikalera sartzeko. Horretarako, mikroinjekzio bidez egin daiteke edo organoideen polaritatea itzuli daiteke “apikal-kanpora” organoideak sortuz. Baina aukera onenetako bat hesteetako bi dimentsioko, 2D, monogeruzak dira, une berean alde apikala eta basolaterala erabil daitezkeelako. Hesteetako organoideen erabilerak informazio zehatza eskaintzen du heste-hesia kaltetzen eta konpontzen duten mekanismoei buruz, eta horrek balio handia du diana terapeutiko berriak bilatzeko prozesuan. Beraz, hesteetako organoideen ikerketa hesiaren funtzionamenduaren gakoak bilatzeko funtsezkoa da, batez ere gaixotasun konplexuetan, hala nola hesteetako hanturazko gaixotasunean, non epitelioaren, mikrobiotaren eta zelula immuneen arteko oreka ezinbestekoa den.

Abstract 0 | PDF Downloads 0

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Hesteetako organoideak, hestea, mikrobiota, immunitate-sistema, hesteetako hanturazko gaixotasuna

Atala
Ale Arrunta