Hesteetako organoideak, homeostasian eta gaixotasunean mikrobiota-immuno-epitelio interakzioak aztertzeko tresna
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Azken urteotan, mikrobiotaren eta organismoaren arteko interakzioak sakon aztertu dira, bai homeostasiaren eta bai gaixotasunen ikuspegitik, eta garrantzi handia izan dute, bereziki, hesteetako harremanean. Mikrobiotaren eta organismoaren arteko elkarreragina hobeto ulertzeko eta animalia-ereduak ordezkatzeko, in vitro ereduak garatu dira; adibidez, hesteetako organoideak. Organoide hauek hiru dimentsioko (3D) egiturak dira, hainbat heste-zelula mota dituztenak, eta hesteetako funtzioen eta gaixotasunen antza izan dezaketenak; in vitro ikerketa bideragarria bihurtu da horrela. Hesteetako organoideak laborategian sor daitezke, ehun helduetan dauden zelula amak edo zelula ama pluripotenteak ingurune egokian ipintzean. 3D egitura konplexuetan autoantolatzeko gaitasuna dute, eta, horrela, gai dira heste-epitelioaren dinamikak eta gaixotasun-prozesuak simulatutzeko. Organoideen polaritate apiko-basala hestearen berezko ezaugarria da, eta horrek aukera ematen du ikerketa ugari egiteko. Organoideetako kokultibo sistemek aukera ematen dute zelula immunitarioen eta epitelioaren arteko elkarrekintzak aztertzeko. Haietan asko aztertu da, adibidez, gure sistema immunitarioko T linfozitoek hestean duten eragina. Mikroorganismo-epitelio interakzioak ere iker daitezke, baina, horretarako, zenbait protokolo garatu dira mikroorganismoak organoideen alde apikalera sartzeko. Hori mikroinjekzio bidez egin daiteke edo organoideen polaritatea alderantzikatu daiteke «apikala kanpora» organoideak sortzeko. Baina aukera onenetako bat hesteetako bi dimentsioko (2D) monogeruzak dira, une berean alde apikala eta basolaterala erabil daitezkeelako. Hesteetako organoideen erabilerak informazio zehatza eskaintzen du heste-hesia kaltetzen eta konpontzen duten mekanismoei buruz, eta horrek balio handia du diana terapeutiko berriak bilatzeko prozesuan. Beraz, hesteetako organoideen ikerketa funtsezkoa da heste-hesiaren funtzionamenduaren gakoak bilatzeko, batez ere gaixotasun konplexuetan, hala nola hesteetako hanturazko gaixotasunean, non ezinbestekoa den epitelioaren, mikrobiotaren eta zelula immunitarioen arteko oreka.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Hesteetako organoideak, hestea, mikrobiota, immunitate-sistema, hesteetako hanturazko gaixotasuna

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.