Ez zurekin, ez zu gabe, plastikoen dilema

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-03-28
Alazne Gutiérrez Lorenzo Juan David Trueba Fraile Roberto Palos Urrutia Iratxe Crespo Briones

Laburpena

Plastikoaren erabilera-zikloa oso laburra da eta beraien hondakinak tratatzeko plana, eskasa. Bistan da, beraz, gure garaiko arazo sozio-ekonomiko zein ingumen eta osasun arazo handienetako baten aurrean gaudela. Artikulu honetan plastikoen merkatuaren egoera orokorra errepasatu da, non, aurreko hamarkadetan plastiko produkzioa izugarri handitu egin da. Merkatu horri lotutako bi arazo nagusiak planteatzen dira lan honetan, hala nola berotegi-efektuko gasen emisioa haien ekoizpenean eta erregai fosilen mendekotasuna (deskarbonizaziotik aldenduz) eta kudeaketa negargarria duten hondakinen ekoizpena. Plastiko-hondakinen sorrera da, arazo nagusia; izan ere, estatistikei kasu, 2025 urterako 250 milioi tona plastiko egongo omen dira zabortegi zein itsasoetan, elikadura katean sartuz, ez baitago sortutako hondakinei aurre egiteko estrategiarik. Lan honetan aurkezten den legez, ekoiztutako plastikotik % 9a bakarrik birziklatzen da (birziklatze mekanikoa), % 12 a erraustu eta gainerako % 79a zabortegira bidaltzen da zuzenean, birziklatzeak eta errausketak ezin baitute, berez, hondakinen arazoa konpondu, osasun eta ingurumen arloko mugak eta arazoak baitituzte. Beraz, ekonomia zirkularra izango omen da bidegurutze honetatik irteteko bide bakarra, alegia, plastikoa hondakin bihurtzea ekidinez. Era honetan, plastikoak balorizatzeko estrategia berrien inguruan interesa sustatu egin da. Egungo ikerkuntzak bi ildo nagusi aurkezten ditu: prozesu termo-kimikoak, pirolisia eta gasifikazioa, hain zuzen, batetik; eta krakeoa eta hidrokrakeoa bestetik. Lan honetan, plastikoen balorizazioari erreferentzia eginez teknologia horiek erabiliz egin diren azken ikerketen errepasoa egiten da.

Abstract 48 | PDF Downloads 6

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Ekonomia zirkularra, 5R, hondakin-plastikoak, birziklatze kimikoa, plastikoak berreskuratzea, plastikoen birziklapena

Atala
Ale Arrunta