Ez zurekin, ez zu gabe, plastikoen dilema

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 28-03-2025
Alazne Gutiérrez Lorenzo Juan David Trueba Fraile Iratxe Crespo Briones Roberto Palos Urrutia

Resumen

Plastikoaren erabilera-zikloa oso laburra da eta, haren hondakinak tratatzeko plana, eskasa. Bistan da, beraz, gure garaiko arazo sozio-ekonomiko zein ingurumen- eta osasun-arazo handienetako baten aurrean gaudela. Artikulu honetan begiratu orokorra eman zaio plastikoen merkatuari, non aurreko hamarkadetan plastiko-produkzioa izugarri handitu den. Merkatu horri lotutako bi arazo nagusiak jorratzen dira lan honetan, alegia, berotegi-efektuko gasen emisioa plastikoen ekoizpenean eta erregai fosilekiko mendekotasuna (deskarbonizaziotik aldenduz) eta kudeaketa negargarria duten hondakinen ekoizpena. Plastiko-hondakinen sorrera da arazo nagusia; izan ere, estatistikei kasu eginez gero, 2030 urterako 280 milioi tona plastiko egongo omen dira zabortegi zein itsasoetan, elikadura-katean sarturik, ez baitago sortutako hondakinei aurre egiteko estrategiarik. Lan honetan aurkezten den legez, ekoitzitako plastikotik % 30 bakarrik birziklatzen da, % 49,5 erraustu eta gainerako % 23,5 zabortegira bidaltzen da zuzenean. Beraz, ekonomia zirkularra izango omen da bidegurutze honetatik irteteko bide bakarra, alegia, plastikoa hondakin bihurtzeari uztea. Horiek horrela, handitu egin da interesa plastikoak balioberritzeko estrategia berrien inguruan. Egungo ikerkuntzak bi ildo nagusi erakusten ditu: batetik, prozesu termokimikoak, pirolisia eta gasifikazioa; eta bestetik, krakeoa eta hidrokrakeoa. Lan honetan, plastikoak balioberritzeko teknologia horiek erabiltzen dituzten adibide batzuk azaltzen dira.

Abstract 159 | PDF (Euskara) Downloads 64

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos