Hidrogenoa, soluzioa ote da? Hydrogen, is it the solution?
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Jose Miguel Campillo-Robles
Laburpena
Azken urteetan, hidrogenoa nonahi azaltzen ari da. Erakunde publikoek eta enpresa pribatuek etengabe errepikatzen digute hidrogenoak trantsizio-energetikoa gauzatzeko zutaberik garrantzitsuena izango dela. Baina, benetan, hidrogenoa gure arazoen soluzioa izango ote da? Izatez, industria petrokimikoaren etorkizuneko apustua da hidrogenoa, gaur egungo azpiegitura erabiliz klimatikoki neutroa den erregaia merkaturatzeko aukera ematen dielako. Hidrogenoak abantaila batzuk eduki badauzka, eta ekonomiaren sektore batzuk deskarbonizatzeko aukera erraztuko du, baina erronka propioak ere baditu. Horregatik, hidrogenoa ez da mirarizko soluzioa izango. Trantsizio-energetikoa ezin da hidrogenoan soilik oinarritu, bestelako “eragile” batzuk ere tartean egon behar izango dira (bateriak, kondentsadoreak, energia termikoa, etabar). Hori dela eta, problematika energetikoari aurre egiteko soluzioen konbinazio bat jarri beharko da indarrean. Dokumentu honetan, hidrogeno-ekonomiaren berrikuspen orokorra aurkezten da, ekoizpenaren, biltegiratzearen, garraioaren, aplikazioen eta oraingo ekonomiaren erronka nagusiak azalduz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Hidrogenoa, Energia-bektorea, Ekoizpena, Biltegiratzea, Garraioa, Erabilera, Ekonomia, Erronkak

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.