Hidrogenoa, irtenbidea ote da? Hydrogen, is it the solution?
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Jose Miguel Campillo-Robles
Resumen
Azken urteetan, hidrogenoa nonahi azaltzen ari da. Erakunde publikoek eta enpresa pribatuek etengabe errepikatzen digute hidrogenoa izango dela trantsizio energetikoa gauzatzeko zutaberik garrantzitsuena. Baina, benetan, hidrogenoa izango ote da gure arazoen irtenbidea? Izatez, industria petrokimikoaren etorkizuneko apustua da hidrogenoa, aukera ematen duelako gaur egungo azpiegitura erabiliz klimatikoki neutroa den erregaia merkaturatzeko. Hidrogenoak abantaila batzuk eduki badauzka, eta ekonomiaren sektore batzuk deskarbonizatzeko aukera erraztuko du, baina erronka propioak ere baditu. Horregatik, hidrogenoa ez da mirarizko irtenbidea izango. Trantsizio energetikoa ezin da hidrogenoan soilik oinarritu, bestelako «eragile» batzuk ere tartean egon behar izango dira (bateriak, kondentsadoreak, energia termikoa, etab.). Hori dela eta, problematika energetikoari aurre egiteko, irtenbideen konbinazioa jarri beharko da indarrean. Dokumentu honetan, hidrogeno-ekonomiaren berrikuspen orokorra aurkezten da, ekoizpenaren, biltegiratzearen, garraioaren, aplikazioen eta oraingo ekonomiaren erronka nagusiak azalduz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.
https://orcid.org/0000-0001-8082-5747