Listu-biomarkatzaileak: hanturazko gaixotasunak diagnostikatzeko tresna ez-inbaditzailea
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Ane Murueta-Goyena
Laburpena
Listua gero eta informazio iturri baliotsuagoa da ahoko gaixotasunak eta gaixotasun sistemikoak diagnostikatu eta kontrolatzeko. Fluido biologiko konplexu honek gorputzaren egoera fisiologiko eta patologikoa isla dezaketen hainbat biomarkatzaile ditu. Listuaren eta odol-korrontearen artean ematen den substantzien trukaketari esker, gaixotasunekin lotutako aldaketak detektatzeko bitarteko aberatsa bihurtzen du listua. Listuaren abantailarik nabarmenetako bat bilketa-prozesua da — erraza, ez inbaditzailea eta fidagarria —, eta, beraz, ohiko odol-analisien alternatiba erakargarria da, batez ere maiz monitorizatzeko. Hantura gaixotasun kronikoen aurreko erantzun fisiologikoa da eta arlo honetan listu-markatzaileak bereziki baliagarriak izan daitezke. Listu-biomarkatzaileak aztertuz, gaixotasunen detekzio goiztiarra, horien progresioa ikuskatzea eta tratamenduen eraginkortasuna ebaluatzeko gai gara. Gaur egungo ikerketak listu-biomarkatzaileak hainbat gaixotasunetan ari dira aztertzen, gaixotasun periodontaletik hasi eta diabetesa eta gaixotasun kardiobaskularrak edo neuroendekapenezko gaixotasunak bezalako nahasmendu sistemikoetaraino. Teknikek hobera egin ahala, listuan oinarritutako diagnostikoak funtsezko tresna bihur litezke praktika klinikoan, eta ikuspegi errentagarria eskaini, medikuntza pertsonalizatua eta osasun-arreta prebentiboa bermatuz.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Listu-analisia, listu-biomarkatzaileak, hantura-biomarkatzaileak, ahoko gaixotasunak, gaixotasun sistemikoak, diagnostikoa

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.