Aluminiozko zoru meheen fresaketa: erronkak, teknikak eta gidalerroak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Antonio Rubio-Mateos
Fernando Veiga
Aitzol Lamikiz
Laburpena
Aluminiozko zoru meheak aplikazio industrial ugari dituzte, tartean hegazkinen fuselajean. Haien fabrikazioan hainbat operazio daude, baina azkenekoa da kritikoena. Azken operazio hau fresaketa mekanikoa izaten da, eta erronka garrantzitsuak ditu oraindik ere, batez ere hondar-tentsioek sortzen duten deformazioa murriztea eta ebaketa-indarrek eragiten dituzten bibrazioak ―chatterra, batez ere― saihestea, zeinak oso kaltegarriak baitira bai fresagailuarentzat, bai zoru mehearen gainazal-akaberarentzat. Hainbat teknika daude erronka hauei aurre egiteko, batik bat ebaketa-baldintza aproposen aukeraketa, egonkortasun-lobuluen kalkuluaren bidez; eta tresneria eta lokailuen erabilera, zoru meheak zurruntzeko. Dena den, posible da teknika hauek ezin izatea guztiz ekidin bibrazioak, zoruen zurruntasun izugarriki txikia eta aldakorragatik fresaketan zehar. Honengatik, prozedura bat mahaigaineratzen da zoru meheen geometria anitzetara moldatzen den tresneriaren erabilera bultzatzeko. Ondorioz, ahalko dira zoruan baldintza egokiekin fresatuz gero bibraziorik eta akatsik gabeko eremuak zedarritu.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
fresaketa-eragiketa, mekanizazioa, aluminioa, pieza meheak

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
https://orcid.org/0000-0003-3923-3971