Aluminiozko zoru meheen fresaketa: erronkak, teknikak eta gidalerroak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Antonio Rubio-Mateos
Fernando Veiga
Aitzol Lamikiz
Resumen
Aluminiozko zoru meheek aplikazio industrial ugari dituzte, tartean hegazkinen fuselajean. Haien fabrikazioan hainbat operazio daude, baina azkenekoa da kritikoena. Azken operazio hori fresaketa mekanikoa izaten da, eta erronka garrantzitsuak ditu oraindik ere, batez ere hondar-tentsioek sortzen duten deformazioa murriztea eta ebaketa-indarrek eragiten dituzten bibrazioak ―chatterra batez ere― saihestea, zeinak oso kaltegarriak baitira bai fresagailuarentzat, bai zoru mehearen gainazal-akaberarentzat. Hainbat teknika daude erronka horiei aurre egiteko, batik bat ebaketa-baldintza aproposen aukeraketa, egonkortasun-lobuluen kalkuluaren bidez; eta tresneria eta lokailuen erabilera, zoru meheak zurruntzeko. Dena den, baliteke teknika horiek bibrazioak guztiz ekidin ezin izatea, zoruen zurruntasun izugarri txiki eta aldakorragatik fresaketan zehar. Horregatik, prozedura bat mahaigaineratzen da zoru meheen geometria anitzetara moldatzen den tresneriaren erabilera bultzatzeko. Ondorioz, baldintza egokiekin fresatuz gero zoruan bibraziorik eta akatsik gabeko eremuak zedarritu ahalko dira.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Esta obra está bajo una licencia internacional Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 4.0.
https://orcid.org/0000-0003-3923-3971