Bakardadeak adineko pertsonen hauskortasun multidimentsionalarekin duen harremana
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Bakardadea sentimendu subjektibo da, atxikimendu-figura orokor baten gabeziak edota gizarte-rolak galtzearen ondorioz sorturikoa eta bizitzako edozein momentutan ager daitekeena. Hauskortasuna giza funtzionamenduko eremu batean edo batzuetan (fisikoa, psikologikoa, soziala) galerak dituen pertsona bati eragiten dion egoera dinamikoa da, aldagai desberdinek eragindakoa eta osasunean kontrako emaitzak izateko arriskua areagotzen duena. Egoitzetan eta komunitatean bizi ziren 272 emakume eta gizonetan bakardadea sentitzeak hauskortasunarekin izan dezakeen harremana aztertu nahian zeharkako diseinu deskriptiboa duen azterlan bat egin zen Euskal Herriko Unibertsitateko Gizakiekin lotutako Ikerketetarako Etika Batzordearen onespena jaso ondoren. Banakako saioetan jasotako datuen analisi estatistikoa SPSS 27.0 programa informatikoaren bitartez egin zen. Ezaugarri soziodemografikoei dagokienez, egoitzan emakumeen batez besteko adina 87±10 urte izan zen (+/– desbideratze estandarra), eta gizonena 81±17,5 urte. Komunitatean, aldiz, emakumeen adina batez beste 72±9,0 urte izan zen, eta gizonena 76±10 urte. Egoera zibilari erreparaturik, egoiliarren erdiak baina gehiago alargunak ziren, eta komunitatean nagusien erdiak baina gehiago ezkonduta zeuden. Parte-hartzaileen erdiek lehen mailako ikasketak zituzten. Bakardade-sentimendua bi eremuetan bizi ziren emakume zein gizonek adierazi zuten, puntuazio altuagoak egoiliarrenak izanik. Egoitzetan bizi ziren pertsona nagusien ia bi herena eta komunitateko laurdena hauskorrak zirela behatu zen, bi eremuetan emakumeak hauskorragoak izanik. Bakardadea sentitzea hauskortasun multidimentsional handiagoa izatearekin erlazionatu zen adinekoetan, bai egoiliar emakumeetan (β=0,761; % 95 KT [0,519-1,002]; p<0,001) zein komunitateko emakumeetan (β=0,634;% 95 KT [0,452-0,815]; p<0,001), lotura dimentsio guztietan nabarmenduz, fisikoan, psikologikoan zein sozialean. Gizonetan, aldiz, egoitzetan bizi zirenetan bakardadea hauskortasun sozialarekin (β=0,181; % 95 KT [0,098-0,265]; p<0,001) lotu zen, eta komunitatean bizi ziren gizonetan hauskortasun fisikoarekin (β=0,239; % 95 KT [0,002-0,476]; p=0,048).
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Bakardadea, Hauskortasuna, Adineko pertsonak, Egoitza, Komunitatea

Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko Lizentziapean dago argitaratuta.