Paziente birtuala simulatzeko txatbot medikoa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-07-14
Mikel Idoyaga Bazan Janire Arana Gonzalez Jose Vicente Lafuente Sanchez Elisa Espina Valiño Koldo Gojenola Galletebeitia Aitziber Atutxa Salazar

Laburpena

Lan honetan, mediku eta pazientearen arteko elkarrizketan paziente birtualaren rola hartuko duen gaztelaniazko txatbot baten prototipoaren sorrera aurkeztuko da, lortutako emaitzekin batera. Txatbotaren erantzunak benetako pazientearenak bezalakoak izateko helburuarekin, zenbait baliabide garatu dira lan honetan. Alde batetik, medikuaren galderetatik eta pazienteen txosten klinikoetatik hartutako erantzunen corpus bat baliatu da, eta pazienteak erantzungo lituzkeen esaldien corpus berria sortu da. Baliabide horiek erabilita, paziente birtualaren papera egin dezakeen txatbotaren hizkuntza naturalaren sorkuntzarako sistema bat entrenatu da adimen artifizialeko sare neuronalen bidez. Zenbait metrika erabiliz ebaluatu da sistema, emaitza positiboekin. Medikuntzako elkarrizketa-sistema automatikoak eraikitzeko bidea ireki da horrela.

Abstract 146 | PDF Downloads 82

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

adimen artifiziala, elkarrizketa-sistema, testu klinikoen prozesamendua, hizkuntza naturalaren sorkuntza

Atala
Ale Arrunta