Plaka-trenbideen mikrouhin bidezko eraiste eraginkorra

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Published 29-05-2025
Olatz Oyarzabal
Javier Canales
Ernesto García Vadillo
aimar

Abstract

Azken hamarkadetan plaka-trenbideen erabilera hedatu da eta ez bakarrik tuneletan, baita lurrazalean ere. Plaka bidezko trenbidea eraikitzeko beharrezko denbora eta hasierako kostuaren gehikuntza, epe luzera konpentsatzen da, balasto bidezko trenbideetan ez bezala, ia mantentze beharrik ez baitu. Azken hauetan bateatze, egonkortze, profilatze, balasto-arazte eta abarreko lanak egitea ezinbestekoa da zirkulazioaren kalitate egokia mantentzeko. Plaka bidezko trenbideak, aldiz, desabantaila garrantzitsu bat du. Ez da egokia errailetik irtetea, uholdeak, ezpondak erortzea edo osagaien balio-bizitza amaitzea bezalako arrazoiak direla eta, ordeztu edo konpontzea ezinbestekoa den egoeretarako. Gaur egun, kaltetutako edo balio-bizitza agortu duten plakak konpontzeko/ordezteko prozesua, funtsean, ordeztu beharreko plaka mailu pneumatikoz guztiz eraitsi arte txikitzean datza, horrek kutsadura (akustikoa, hautsa, etab.) eta langileen arazo ergonomikoak dakartzalarik. Hori dela eta, oso lagungarria litzateke kaltetutako plakak azkar konpontzeko sistema berritzaile eta efizientea garatzea, zirkulazio-etenak minimizatuko liratekeelarik eta, ondorioz, azpiegitura-administratzaileen gastua eta bidaiarientzako afekzioak mugatu. Lan honetan, mikrouhin bitartez plaka bidezko trenbideak eraginkortasunez eraisteko metodo bat aurkezten da. Lanak prozesuaren zenbakizko simulazioak, probeta eskalako saiakuntzak eta, lan honen egileek eraikitako trenbide-plaka prototipoan, mikrouhinak aplikatzeko prototipoarekin lortutako emaitza esperimentalak biltzen ditu. Plaka-trenbidea eraikitzeko ohiko materialen azterketa burutu da eta, trenbide-araudiarekin bat, portaera mekaniko egokiaz haien osotasuna bermatu eta, gaur egun erabiltzen diren metodoak baino modu eraginkorragoan eta jasangarriagoan, haien eraistea eta ordezkatzea erraztuko duen materiala bilatu da.

Abstract 50 | PDF (Euskara) Downloads 14

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Section