Plaka-trenbideen mikrouhin bidezko eraiste eraginkorra

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-05-29
Olatz Oyarzabal
Javier Canales
Ernesto García Vadillo
Aimar Orbe

Laburpena

Azken hamarkadetan plaka-trenbideen erabilera hedatu da, eta ez bakarrik tuneletan, baita lurrazalean ere. Plaka bidezko trenbidea eraikitzeko beharrezko denbora eta hasierako kostu handiagoak epe luzera konpentsatzen dira, balasto bidezko trenbideetan ez bezala, ia mantentze beharrik ez baitu. Azken horietan bateatzeko, egonkortzeko, profilatzeko,  balasto-arazteko eta abarreko lanak egitea ezinbestekoa da zirkulazioaren kalitate egokia mantentzeko. Plaka bidezko trenbideak, aldiz, desabantaila garrantzitsu bat du. Ez da egokia zenbait egoeratan ordeztu edo konpondu behar denean: errailetako irteerak, uholdeak, ezponden erortzea, edo osagaien balio-bizitzaren amaiera. Gaur egun, kaltetutako edo balio-bizitza agortu duten plakak konpontzeko/ordezteko prozesua, funtsean, ordeztu beharreko plaka mailu pneumatikoz guztiz eraitsi arte txikitzean datza, eta horrek kutsadura (akustikoa, hautsa, etab.) eta langileen arazo ergonomikoak dakartza. Hori dela eta, oso lagungarria litzateke kaltetutako plakak azkar konpontzeko sistema berritzaile eta efizientea garatzea, zirkulazio-etenak minimizatzeko eta, ondorioz, azpiegitura-administratzaileen gastua eta bidaiarientzako afekzioak mugatzeko. Lan honetan, mikrouhin bitartez plaka bidezko trenbideak eraginkortasunez eraisteko metodo bat aurkezten da. Prozesuaren zenbakizko simulazioak, probeta-eskalako saiakuntzak eta, lan honen egileek eraikitako trenbide-plaka prototipoan, mikrouhinak aplikatzeko prototipoarekin lortutako emaitza esperimentalak biltzen ditu lanak. Plaka-trenbidea eraikitzeko ohiko materialen azterketa egin da, eta, trenbide-araudiarekin bat, portaera mekaniko egokiz haien osotasuna bermatu eta, gaur egun erabiltzen diren metodoak baino modu eraginkorragoan eta jasangarriagoan, haiek eraistea eta ordezkatzea erraztuko duen materiala bilatu da.

Abstract 139 | PDF Downloads 110

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Mikrouhina, trenbide-plaka, eraistea, morteroa, asfaltoa

Atala
Ale Arrunta