Bereizmen handiko fluoreszentzia-mikroskopiaren aurrerapenak organuluen mintzen arteko kontaktu-guneen azterketarako
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Maier Lorizate
Francesc-Xabier Contreras
Jon Ander Nieto Garai
Oihana Terrones
Laburpena
Mintzen arteko Kontaktu Guneak (MKG) bi organuluren mintzak elkarrengandik hurbil dauden eskualde dinamikoak dira. Aingura-proteinen bidez mantentzen dira, eta, bertan, proteina eta lipido espezifikoak aurki daitezke. Berriki, MKGen inguruko azterketak gero eta ohikoagoak bihurtu dira betetzen dituzten funtzio zelular garrantzitsuengatik (hala nola ioien eta fosfolipidoen homeostasi prozesuak, eta organulu ezberdinen fisio-eta fusio-prozesuak erregulatzea). Gainera, giza osasunean ere rol garrantzitsua dutela ikusi da; izan ere, hainbat gaixotasunen garapenarekin erlazionatuta daude; esaterako, minbiziarekin eta neuroendekapenezko gaixotasunekin. Azken urteotan, MKGen azterketarako bereizmen handiko fluoreszentzia-mikroskopia (BHFM) gailendu da beste teknika batzuen artetik. Lan honetan, MKGen ezaugarri eta funtzio biologikoak deskribatu eta laburbildu dira, eta horien azterketarako eraginkorrak izan daitezkeen BHFM tekniken analisi sakona egin da. Gainera, teknika bakoitzaren abantailak eta mugak jorratu dira. Amaitzeko, ikerketa-helburua eta teknika bakoitzaren ezaugarriak kontuan harturik, BHFM teknika egokiena aukeratzeko gida bat garatu dugu.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Bereizmen handiko fluoreszentzia mikroskopia, organuluen arteko kontaktu-guneak, organuluak

Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko Lizentziapean dago argitaratuta.
https://orcid.org/0000-0003-0568-1119