Paperean oinarritutako gailu analitikoak: analisi azkarra, merkea eta eramangarriak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-02-19
Irati Berasarte Urroz Gorka Albizu Miren Ostra Maider Vidal

Laburpena

Artikulu honek paperean oinarritutako gailu analitikoen (PAD) garapena eta potentziala aztertzen du, testuinguru argi batekin: analisi kimikoak arinago, merkeago eta eramangarriago bihurtzea. Zientziak geroz eta gehiago eskatzen ditu tresna sinple baina eraginkorrak, batez ere baliabide mugatuak dituzten inguruetan. Hori dela eta, papera—material jasangarri eta moldakorra izanik—tresna ezin hobea da helburu horietarako. Lan honetan azaldu da PADak nola fabrikatzen diren eta nola uztartzen diren detekzio-metodo berrienekin, irudi digitalen analisian zentratuz. Teknikoki sinpleak izanik ere, literaturan proposatutako aplikazio ezberdinen ikusketa bibliografikoa egin da: diagnostiko klinikoak, elikagaien segurtasuna, uraren kalitatea edo kutsatzaileen detekzioa, besteak beste. Gailu hauek merkeak, jasangarriak eta erabilerrazak direnez, analisi kimikoa demokratizatzeko bide berriak irekitzen dituzte.

 

Abstract 41 | PDF Downloads 17

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

irudi digitalen analisia, paper oinarridun gailu analitikoak, kolorimetria, tokian tokiko analisiak

Atala
Ale Arrunta