Paperean oinarritutako gailu analitikoak: analisi azkarrak, merkeak eta eramangarriak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Laburpena
Artikulu honek paperean oinarritutako gailu analitikoen (PAD) garapena eta potentziala aztertzen du, testuinguru argi batekin: analisi kimikoak arinago, merkeago eta eramangarriago bihurtzea. Zientziak geroz eta gehiago eskatzen ditu tresna sinple baina eraginkorrak, batez ere baliabide mugatuak dituzten inguruetan. Hori dela eta, papera —material jasangarri eta moldakorra izanik— tresna ezin hobea da helburu horietarako. Lan honetan azaldu da PADak nola fabrikatzen diren eta nola uztartzen diren detekzio-metodo berrienekin, irudi digitalen analisian zentratuz. Teknikoki sinpleak izanik ere, literaturan proposatutako aplikazioen berrikusketa bibliografikoa egin da: diagnostiko klinikoak, elikagaien segurtasuna, uraren kalitatea edo kutsatzaileen detekzioa, besteak beste. Gailu horiek, merkeak, jasangarriak eta erabilerrazak direnez, analisi kimikoa demokratizatzeko bide berriak irekitzen dituzte.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
paperezko gailuak, irudi digitalen analisia, kolorimetria, bertatik bertarako neurketak

Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko Lizentziapean dago argitaratuta.