Ekoizpen-sistema automatizatu baten lan-estazioak kontrolatzeko software-osagai kapsulatuak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2025-09-30
Nagore Iriondo Isabel Sarachaga María Luz Álvarez Arantzazu Burgos Aintzane Armentia

Laburpena

Fabrikazioaren egungo erronken ondorioz, automatizazio industrialeko sistemak kontrolatzeko softwarea gero eta konplexuagoa da. Lan honek ekoizpen-sistemen lan-estazioetarako kapsulatutako kontrol-unitateen eraikuntza lantzen du. Software-osagai horiek MeiA 4.0. metodologiaren arabera eraikitzen dira. Metodologia horrek software-ingeniaritzaren eta automatizazio-ingeniaritzaren estandarrak jarraitzen ditu. Osagaiaren arkitekturak bi informazio-eredu ditu, lan-unitatearen egoera, ingurunearekiko konexioak eta kontrol-softwarearen egoera antolatzen dituztenak. Eredu horiek beste osagai batzuekiko elkarreragingarritasuna eta enpresaren maila estrategikoekiko integrazioa errazten dute. Osagaia automatizazio-proiektu batean inplementatzen da, IEC 61131-3 arauaren arabera, eta osagaian bertan txertatutako biki funtzionalarekin balioztatzen da. Kasu praktiko gisa, piezak mihiztatzeko zelula baten lan-estazio bat kontrolatzen duen osagaiaren garapena aurkezten da.

Abstract 75 | PDF Downloads 36

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Industry 4.0, automatizazio-sistema industrialak, kontrol automatikorako softwarea, diseinu-metodologia, kontrolagailu logiko programagarriak

Atala
Ale Arrunta