Aurrerapenak hari bidezko fabrikazio gehigarriko ereduetan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2026-03-25
Amaia Montilla Allende Jon Iñaki Arrizubieta Arrate
Aizpea Urresti Ubillos Eneko Ukar Arrien Aitzol Lamikiz Mentxaka

Laburpena

Lan honetan hari bidezko fabrikazio gehigarriko prozesuen (WAAM eta DED-LB) modelaketa aztertzen da multieskalaren ikuspuntutik, prozesuaren ulermen osoa lortzeko mikro, meso eta makroeskalen arteko elkarrekintza kontuan hartuz. Nahiz eta eskala guztiek garrantzi nabarmena izan, lanaren ardatza mesoeskalan jartzen da, kordoien sekzio-geometriak, galda-bainuaren portaerak eta tenperatura-banaketa lokalak erabat baldintzatzen baitituzte prozesuaren emaitzak. Mesoeskalan erabilitako eredu desberdinak aztertzen dira: formulazio analitikoak, oreka termo-kapilarrean eta grabitatorioan oinarritutako ereduak, fisika sakonean oinarritutako ordenagailuzko jariakinen dinamikaren (CFD) simulazioak eta azken urteotan garatutako datuetan oinarritutako Machine Learning (ML) eta eredu hibridoak. Azterketa horren bidez erakusten da CFD ereduak direla akademikoki egokienak fisika sakon eta koherentea jasotzeko, nahiz eta kalkulu-kostu handia duten; aldiz, MLn oinarritutako hurbilketek konputazio-efizientzia eta aplikagarritasun handiagoa dute industria-eremuan. Mikroeskalaren ikuspegitik, solidotze-fenomenoen azalpena txertatzen da, eta makroeskalan, beroaren hedapenak eta distortsioen bilakaerak duten garrantzia azpimarratzen da. Azkenean, prozesua modu integralean ulertzeko, hiru eskalen arteko datuen transferentzia eta bateragarritasuna funtsezkoak direla ondorioztatzen da.

Abstract 128 | PDF Downloads 67

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Fabrikazio Gehigarria, WAAM, Multieskala, Mesoeskala, DED-LB

Atala
Ale Arrunta