Hormigoi armatuzko egiturak berritzean, zer da prestazio baxuko hormigoia?
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Pello Larrinaga Alonso
Iratxe Larrieta Sedano
Idoia Arribas García
Laburpena
Etxebizitza-krisiak eta jasangarritasunaren inguruko gizartearen kezkak lehendik dauden eraikinak birgaitzeko beharra areagotu dute, haien egiturak barne. Testuinguru honetan, hormigoi armatua izan da azken mendean gehien erabili den eraikuntza-materiala. Gaur egun, ordea, haren kontserbazio-egoerak eta egungo araudi-eskakizunek egiturak maiz birgaitzeko eta indartzeko beharra dakarte. Ondorioz, hormigoi armatuzko egiturak indartzeko sistema berriak ikertzen ari dira, nahiz eta askotan jatorrizko materialaren propietate mugatuak ez diren behar bezala kontuan hartzen. Artikulu honen helburua da patenteetan oinarritutako lehen sistemetatik gaur egunera arte hormigoiaren portaera definitzen duten parametro nagusiak berrikustea, Euskal Autonomia Erkidegoko birgaitze kasu-azterketetan identifikatutako propietateekin erlazionatzea eta prestazio baxuko hormigoiaren definizio bat proposatzea.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
prestazio baxuko hormigoia, iraunkortasuna, patente-sistemak, esposizio-ingurunea

Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko Lizentziapean dago argitaratuta.
https://orcid.org/0000-0003-2419-5204