Datuetatik ezagutzara. Web orrietan nabigatzean utzitako aztarna abiapuntu

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-03-2014
Olatz Arbelaitz Aizea Lojo Javier Muguerza Iñigo Peron

Laburpena

Teknologia berriak direla medio informazio asko metatzen da gaur egun eta gainera, gehiena formatu digitalean. Askotan, informazio hori kontzienteki gordetzen da eta beste hainbatetan berriz, gure ekintzen albo ondorio gisa. Metatutako informazio hori guztia, zergatik ez erabili datuetan bertan ez dagoen ezagutza sortzeko? Hauxe da datu-meatzaritza eta ikasketa automatikoko tekniken helburua. Webguneetan nabigatzen dugunean uzten dugun aztarna izan liteke datu-meatzaritzak zukua atera diezaiokeen datu multzoetako bat. Lortutako ezagutzak erabilera anitz ditu: baliabideak egokitzea edo webgunea pertsonalizatzea, gomendio sistema baten oinarri izatea edo zerbitzu-emaileari bere webgunean nabigatzen duten erabiltzaile moten berri ematea. Ezagutza hori lortzeko erabil litezkeen tresnak eta prozesua deskribatzea da artikulu honen helburua.

Abstract 120 | PDF Downloads 142

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

datu-meatzaritza, web-meatzaritza, ikasketa automatikoa, erabiltzaile profilak

Atala
Ale Arrunta