Pneumatiko erabilien kudeaketa: pirolisia iturri ohantze konikoko erreaktorean
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Abstract
Egun pneumatiko erabilien kudeaketa interes handia berenganatzen ari da, alde batetik, euren isurketa eta pilaketak dakartzan ingurugiro arazoengatik eta, bestetik, pneumatiko erabilia material baliotsua delako ideia gero eta indar gehiago hartzen ari delako. Balioztapen prozesu desberdinen artean, pirolisia da irtenbide erakargarrienetarikoa. Izan ere, pneumatiko erabilia erregai gaseoso edo likido edota balio erantsia duten produktu kimikoen iturri bilaka liteke. Iturri-ohantze konikoa erreaktore egokia da pneumatikoen pirolisia modu jarraituan eta eragozpenik gabe egiteko. Izan ere, produktu likidoaren %60 inguruko etekina lor daiteke. Lorturiko frakzio likidoa erregai gisa edo produktu kimikoen iturri gisa erabil daiteke. Honez gain, prozesu errentagarria lortzeko, beharrezkoa da pirolisian lorturiko frakzio solidoari berrerabilpena aurkitzea. Lorturiko frakzio solidoa ikatz beltz edo ikatz aktibatu gisa erabil daiteke, lehenengorako tratamendu egokiaren bidez sufre kantitatea murriztuz eta bigarrenerako aktibazio prozesuaren bidez adsortziorako gaitasuna handituz.