Haurdunaldian amak izandako bizi-ohiturak, ingurumen-esposizioak, osasun-sistemaren ekimenak eta haurraren garapen neuropsikologikoa. INMA (Haurtzaroa eta Ingurumena-Infancia y Medio Ambiente) proiektuan argitaratutako lanen errebisioa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 10-01-2020
Izaro Babarro Ainara Andiarena Jesús Ibarluzea Eduardo Fano Juan Jose Aurrekoetxea Nerea Lertxundi Aitana Lertxundi Mara Gallastegi Amaia Irizar Eva Pereda-Pereda Nerea Urbieta Loreto Santa Marina

Laburpena

Osasunaren esparruan oro har, eta zehazki Osasun Publikoarenean, azken bi mendeetan ingurumenak osasunean duen eragina aztertzeak interesa piztu du. Marc Lalondek, 1974. urtean osasun-eredua garatu zuen, eta azpimarratu zuen bizi-ohiturek eta inguruko faktoreek osasunean zuten eragina. Artikulu honen helburu orokorra da faktore hauek haurraren garapen neuropsikologikoan nola eragiten duten aztertzea helburutzat duten INMA proiektuko hainbat lanen emaitza esanguratsuenak azpimarratzea. Hala nola, emakumeen bizi-estiloekin erlazionatutako gainpisu/obesitateak eta erretze-ohiturak asoziazio negatiboa erakutsi zuten haurraren garapen neuropsikologikoarekin. Elikadura-ohiturei dagokienez, ikusi zen arraina osasunerako onuragarriak zein kaltegarriak diren substantzien garraio dela. Emakume haurdunek jarraitzen zituzten ekimenei dagokienez, gure proiektuko emaitzek erakutsi zuten azido folikoaren dosi altuegi zein baxuegiek haurren garapen neuropsikologikoan eragin positiboak zituztela. Edoskitze naturalak autismoa bezalako jokabide-arazoentzat eragin babesgarria zuela erakutsi zuten gure ikerketek. Ingurumen faktoreek haurraren garapenean eta osasunean kalteak dakartzatela ikusi da. Berdeguneek duten eragina, ordea, onuragarria dela ikusi da. Lan honek haurdunaldian emakumeak jarraitzen dituen bizi-ohiturak eta osasun-sistemaren aholkuak zein emakumeak dituen ingurumen-esposizioak haurraren garapen neuropsikologikoan duen eragina erakutsi du.

Abstract 492 | PDF Downloads 475

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Haurdunaldia, haurra, bizi-ohiturak, ingurumena, osasun sistema, garapen neuropsikologikoa, INMA proiektua

Atala
Ale Arrunta