Ketamina eta esketaminaren erabilera depresioerresistentea tratatzeko: etorkizunerako erronkak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 13-11-2020
Ane Elexpe Cristina Bruzos-Cidón Marta Cabrera Gabriel Barreda Maria Torrecilla

Laburpena

Nahasmendu depresiboak osasun publikoko arazo handienetako bat bilakatu dira azken urteotan, ez bakarrik bizi-kalitatean duten eraginagatik, baita tratamendu antidepresiboaren erantzun partzial edo erantzun ezagatik ere. Hori dela eta, (R,S)-ketaminaren (ketamina) efektu antidepresibo azkarra eta eraginkorra azken hamarkadetako aurkikuntza garrantzitsuenen artean dago psikiatria arloan. Orain arteko entseguetan ketaminaren zain barneko bidea gailendu den arren sudur bideko administrazioa aukera erabilgarri eta segurutzat jo da. Hori dela eta, FDAk (Food and Drug Administration) eta EMAk (European Medicines Agency) S-ketamina (esketamina) baimendu dute Spravato izen komertzialarekin merkaturatutako sudur-lainoztagailurako soluzio bezala, depresio erresistentea tratatzeko, farmako horren merkaturatze-baimena sostengatzen duten entsegu klinikoak epe luzekoak ez diren arren. Horregatik, epe luzeko segurtasun-profila ikertzea premiazkoa da, eta, testuinguru berean, baita administrazio-protokolo errepikatuen egokitasuna ere. Izan ere, ketaminak farmako antidepresibo batzuekin eta bentzodiazepinekin izan ditzakeen elkarrekintzak ebaluatzea gomendatzen da, tratamenduaren eragin antidepresiboa baldintza dezaketelako. Ildo horretan, orain arte egindako entseguen diseinuaren aldakortasuna kontuan hartzeko ezaugarria litzatekeela proposatu da. Izan ere, entsegu batzuetan, tratamendu antidepresibo gehigarria baztertzen da, eta beste batzuetan, berriz, mantendu egiten da; aldakortasun metodologiko horrek tratamendu antidepresiboaren eraginkortasuna alda dezake. Ondorioz, uka ezina da epe luzerako entsegu klinikoak egiteaz gain merkaturatze ondorengo farmakozaintza-azterlanak ere nahitaezkoak direla ketaminaren eta esketaminaren segurtasuna eta eraginkortasuna epe luzera bermatzeko.

Abstract 338 | PDF Downloads 240

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

ketamina, esketamina, sudur bideko administrazioa, depresio erresistentea

Atala
Ale Arrunta