Energia 2030 Agendan eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetan: 7. GIHaren xede eta adierazleen analisia Euskal Autonomia Erkidegoan
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Ortzi Akizu-Gardoki
Abstract
Artikulu honek Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) artean zazpigarrena aztertzen du: biztanle ororentzat energia garbia eskuragarri izatea. Helburu hori hainbat lurraldetan inplementatzeko eta haren jarraipena egiteko bideak aztertu dira, baita zenbait autoreren arabera dituen alde onak edo potentzialtasunak eta argi-ilunak ere. Azken urteotako literaturak GIHen jarraipenari buruz zer dioen berrikusi, eta, horren ostean, 7. GIHaren ezarpena makro eskalatik mikro mailara nolakoa izaten ari den aztertu da, Europatik hasita, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) kasu konkretua ardatz gisa hartuz. Horretarako, askotariko gobernu mailetan (besteak beste, Europar Batasuna, Espainiako estatuko gobernua, Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalak) 7. GIHa lortze aldera zehaztu diren xede eta adierazleak alderatu dira, baita haien aniztasuna erakutsi ere, eta 2017. urtera bitartean adierazle horiek izandako bilakaera aztertu da. Azterketatik ondorioztatu da Europa mailan helburuak estandarizatu diren arren helburuok estatu-mailan eta handik beherakoetan ez dutela adierazle nahikorik ezarririko xedeen jarraipen osatua egiteko. Hala, adierazleak estandarizatzen eta datu-iturriak hobetzen jarraitzeko beharra ikusi da, hots, agerian utzi da horrek konparaketak egiteko dakartzan zailtasunak.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.