Eman ta Zabal Zazu Garapen Iraunkorrerako 14. Helburuaren alde: itsaspeko bizitza... eta bizia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 20-09-2021
Ibon Cancio

Laburpena

2015ean, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Iraunkorrerako 17 helburu ezarri zituen, planeta osorako, hots, etorkizun jasangarriago bat lortzeko bide-orria. Helburuak 2030. urtera arteko plan gauzagarri bat iradokitzeko asmoarekin jaio ziren, planeta eta espezie gisa gure aurrean ditugun erronka guztiei erantzuteko: 2030erako Agenda Unibertsala. Haien artean, 14. helburua, itsaspeko bizitzarena, zeharkakoenetako bat da, itsasoek gure planetako biziaren garapenerako espazioaren % 99 osatzen duten heinean. Bizia itsasoan sortu zen, eta bertan topatu zuen ostatua eta garatzeko zein eboluzionatzeko bidea. Eta, «hauts hartatikan uste gabean noizbait ginaden gu ernai» abestiaren hitzak nolabait gaiari ekarriz, itsasotik noizbait lehorreratuko ziren izaki bizidun batzuk. Gure giza fluidoetan eta odoleko gatz-kontzentrazioan gelditzen da kresal haren arrastoa. Ozeanoak dira planetaren ezaugarri nabarmenena: Lurraren ia hiru laurdenak estaltzen dituzte. Ozeanoak funtsezkoak dira Lurraren iraupenerako, hots, Lurraren arnas sistema dira. Itsas fitoplanktonak bizitzarako oxigenoaren % 50 sortzen du, eta karbono dioxidoaren % 30 xurgatzen. Ozeanoek klima eta tenperatura erregulatzen dituzte, eta planeta bizia jasotzeko gai bihurtzen dute era askotako bizimoduetarako. Hala ere, 14. helburuaren xedea lortzeko asmotan, Ozeanoen Osasun Indizeak eta Garapen Iraunkorrerako Txostenak iradoki dute ez goazela bide onetik. Horrela, Nazio Batuen erakundeak «Garapen Iraunko- rrerako Zientzia Ozeanikoen Hamarkada» izendatu du 2021-2030eko tartea. Horretan, garrantzitsuak izango dira itsas ikerketako azpiegituretan —besteak beste, Plentziako Itsas Estazioan (PiE-UPV/EHUn)— ikertzen diharduten zientzialari, teknikari eta ikasleak.

Abstract 383 | PDF Downloads 196

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

ozeanoak, iraunkortasuna, osasuna, baliabideak, ikerketa

Atala
Ale Berezia