Euskal kostaldeko fitoplanktona eta bere garrantzia bibalbioen akuikulturan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 15-01-2021
Jone Bilbao
Oihane Muñiz Marta Revilla José Germán Rodríguez Aitor Laza-Martínez Sergio Seoane

Laburpena

Akuikulturak azken hamarkadan mundu mailan izan duen garapena itzela izan da, eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) moluskuen akuikultura gauzatzeko nahia piztu du. Gaur egun, muskuiluak ekoizten berriki hasi den akuikultura-eremu bakarra dago EAEn, itsaso zabalean, Mendexako kostaldearen aurrean. Hala ere, sektorea gehiago garatzeko helburuz, beste aukerazko kokaleku batzuk planteatu dira, Mutrikuko portua adibidez. Gauzak horrela, ezinbestekoa da eremu horretako fitoplanktonaren azterketa sakona egitea, bibalbioen energia-iturri eta, aldi berean, gizakiongan toxikotasun-eragile nagusia baita. Azken urteotan, Mendexan eta Mutrikun, bibalbioen akuikulturarekin erlazionatutako fitoplanktonaren zenbait ikerketa gauzatu dira, bertako komunitate naturalek bibalbioen akuikulturari eusteko duten egokitasuna ezagutzeko asmoz. Ikerketa horietan fitoplankton-komunitatearen ugaritasuna eta osaketa aztertu ziren, potentzialki toxikoak ziren taxonei arreta berezia eskainiz. Horrez gain, muskuiluen haragian aurkitutako toxina-kontzentrazioa ere neurtu zen. Diatomeoak eta haptofitoak izan ziren Mendexako eta Mutrikuko komunitate fitoplanktonikoen talde nagusiak, dinoflagelatuen aldizkako agerpenekin batera. Horrenbestez, fitoplankton-komunitate horiek muskuiluen hazkuntzarako kalitate nutrizional onuragarria daukatela ikusi da, talde nagusiek gantz azido maila altuak azaltzen dituztelako. Gainera, komunitateetan nagusitzen zen zelula-tamaina (2-20 μm) aproposa da muskuiluen ingestio eta erretentzio eraginkorrerako. Hala ere, Europako beste akuikultura eremu batzuekin alderatuz, Mendexako eta Mutrikuko a klorofila-balioak oso baxuak dira, 0,5 μg/L inguruko kontzentrazioekin. Halaber, itsaskien toxikotasun-arriskua adierazten duten zelula-ugaritasuna eta toxinen kontzentrazio-mugak hainbat aldiz gainditu ziren bi eremuetan. Dinophysis da generorik arriskutsuena, Mendexan bereziki, genero horren eta bere toxinen (azido okadaikoa) kontzentrazioa handiagoa baita. Horrenbestez, beharrezkoa da fitoplanktonen azterketekin jarraitzea, toxikotasun-arrisku posibleak hauteman eta kontrolatzeko.

Abstract 292 | PDF Downloads 212

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

bibalbioen akuikultura, fitoplankton komunitatea, toxikotasun arriskua

Atala
Ale Arrunta