LncRNA-en adierazpen aldakorrak haurren leuzemia linfoblastiko akutuan dituen inplikazioak
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Published
22-02-2022
Jaione Telleria Zufiaur
Unai Illarregi
Elixabet López López
Nerea Bilbao Aldaiturriaga
Angela Gutierrez Camino
Idoia Martín Guerrero
Abstract
Haurren leuzemia linfoblastiko akutua (LLA) minbizi pediatrikorik ohikoena da eta heriotza kausa nagusia 20 urte baino gutxiagoko minbizidun gaixoen artean. Aurrerapen teknologikoei esker sailkapen zehaztasuna eta sendatze-tasa hobetu diren arren, oraindik ere asko dira birgaixotzen diren pazienteak. Hori dela eta, pazienteen estratifikazio eta tratamendu espezifikoagoen beharra azaleratu da. LLA minbizi oso heterogeneoa da eta azpitalde ezberdin ugari daude. Oraintsu, pazienteen estratifikazioa egiteko RNA ez-kodetzaileetan jarri da arreta, esaterako, RNA luze ez-kodetzaileetan (lncRNA). Molekula horiek proteinak kodetzen ez dituzten 200 nukleotido baino gehiagoko molekula erribonukleikoak dira, eta frogatu da funtzio erregulatzaile garrantzitsua dutela hainbat prozesu biologikotan, tartean, hematopoiesian. Azken urteetan ugariak izan dira lncRNA-en adierazpen aldakorra LLA pediatrikoan aztertu dituzten ikerketak. Horietan, sekuentziazio edo array bidezko genoma osoko analisiak eta RT-qPCR bidezko lncRNA zehatzen adierazpena aztertuz, minbizi honen diagnosian, azpitalde ezberdinen sailkapenean, pronostikoan eta tratamenduan duten adierazpen patroi aldakorra ikertu dute. Hala, zenbait kasutan ondorioztatu da lncRNA-k erlazionatuta daudela leuzemia-zelulen proliferazio edo apoptosiarekin, birgaixotzeekin edo tratamenduekiko erresistentziarekin. Hori dela eta, dugun informazioa oraindik ere mugatua izan arren, lncRNA-ek mekanismo molekularretan dituzten funtzioak ezagutzea ezinbestekoa izango da, etorkizunean LLA gaixoen estratifikazio zehatza lortzeko eta tratamendu-itu berriak identifikatzeko.
##plugins.themes.bootstrap3.article.details##
Issue
Section
Ale Arrunta
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
(C) UPV/EHU Press
CC-BY-NC-SA