Pobrezia Energetikoa Euskal Autonomi Erkidegoan 2008, 2012, 2016 eta 2018an

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 26-10-2021
Oihana Aristondo Eneritz Onaindia Ane Sanles

Laburpena

Lan honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko pobrezia energetikoa aztertuko da 2008, 2012, 2016 eta 2018an. Pobrezia energetikoa neurtzeko, bi lerrori jarraitu ohi zaie, aldagai subjektiboetan oinarriturikoa, bata, eta etxebizi- tzen energia gastuetan oinarriturikoa, bestea. Lehenengo lerroan erabili ohi diren aldagaiak hiru dira, adostutako metodoan erabiltzen direnak normalean, eta pertzepzio bidezko aldagaiak deritze. Izan ere, aldagai horiek subjektiboak dira eta etxebizitzetako erosotasun energetikoei buruzko galderei erantzuten diete, hau da, ea etxebizitzak tenperatura egokia mantentzeko ahalmena duen, elektrizitate, ur edo/eta gas fakturak ordaintzerako orduan atzerapenak izan dituen eta, azkenik, etxebizitzaren egoera ea egokia den (hezetasun, itogin edo leiho puskatu eza). Bigarren lerroari dagokionez, etxebizitzen energia gastuekin erlazionaturik dauden bi aldagai aztertzen dira: etxebizitzen diru sarrerekiko gehiegizko gastu energetikoa eta gutxiegiko gastu energetikoa, ezkutuko pobrezia deritzona. Bi lerro hauek independenteki aztertu izan ohi dira etxebizitza bererako lan gehienetan. Izan ere, ez dira existitzen Europa mailan datu-baseak aurretik aipatu diren bost aldagai horiei buruzko datuak batera dituztenak etxebizitza bererako lan gehienetan. Lan honen berritasuna zera da, Euskal Autonomia Erkidegoko datu-baseetan bi lerroetako aldagai guztiak ditugula etxebizitza bakoitzerako eta bi lerroak elkarrekin aztertzeko aukera dugula. Beraz, lan honetan lehenengoz bi lerroak independenteki aztertuko ditugu eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegorako pobrezia energetikoaren definizio orokor bat ere emango dugu.

Abstract 230 | PDF Downloads 211

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Pobrezia energetikoa, ongizatea, pobreziaren neurketa

Atala
Ale Arrunta