Tenperatura aldaketak orekatzen dituen ehun adimenduna Temperature fluctuations balanced by intelligent textiles

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 12-10-2021
Amaia Moreno Antonio Veloso-Fernández

Laburpena

Material adimenduen presentzia gero eta nabarmenagoa da gaur egun, gehienbat ehungintzan. Material hauen artean poliuretanoak dira ezaugarri onenak aurkezten dituztenak, eta garrantzitsua da hauen trantsizio tenperatura gorputz tenperaturaren parekoa izatea, forma-memoria izaera aktibatzeko; beroa baita aplikatu beharreko kanpo estimuluetariko bat, aplikazio gisa biomedikuntzan edo arropetan erabili ahal izateko. Giza gorputzak berez orekako tenperatura bat dauka eta homeotermoa da, hala ere, naturak eskaintzen dituen mugak gaindi daitezke ehunetan fasez aldatzen diren materialak jarriz gero; modu horretan eramaileak konfort termikoa izanik momentu oro. Lan honetan, material konposatu edo konpositeak aztertuko dira, konkretuki polimeroz eta partikulaz osatuta daudenak; zuntzak edo hariak bilakatuko direnak estrusio prozesuaren bidez, amaieran, aipatutako propietateak eguneroko arropetan eraman ahal izateko.

Abstract 228 | PDF Downloads 204

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

forma-memoriadun polimeroak, poliuretanoak, konpositeak, PCM, ehunak

Atala
Ale Arrunta