Ingurumen-zarata eta osasuna

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 16-05-2022
Ane Arregi Nerea Lertxundi Asier Anabitarte Ainara Andiarena Jesus Ibarluzea Aitana Lertxundi

Laburpena

Lan honek zaratak pertsonen osasunean duen eraginaren inguruko ebidentzia zientifikoa biltzea du helburu. Bertan aztergai izan dira zaratak sistema kardiobaskularrean eta, zehazki, hipertentsioan eta bihotzeko gaixotasunetan duen eragina, gaixotasun metabolikoekin duen erlazioa, loaren kalitate subjektibo zein objektiboa eta baita minbizia garatzeko arriskua. Gainera, zarataren ondorio psikologiko eta kognitiboak ere ikertu dira. Haurtzaroari arreta bere- zia eskaini zaio, talde zaurgarria denez gero. Zarataren mekanismoari dagokionez, badirudi zaratak sortzen duen kalteak HPA ardatzaren eta sistema sinpatikoaren aktibazioa dakarrela, eta horrekin batera estresaren hormonen eta estres oxidatiboaren areagotzea eta hantura. Egungo ebidentzietan oinarrituta, beharrezkotzat jotzen da osasun publikoaren alde epe luzeko estrategiak eta araudiak garatzea.

Abstract 167 | PDF Downloads 141

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

ingurumena, zarata, osasun publikoa

Atala
Ale Arrunta