Matrize polimerikodun konposite magnetikoen sorrera

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 14-09-2021
Eneko Ander Aketxe-Bilbao Leire Ruiz-Rubio Antonio Veloso-Fernández

Laburpena

Konpositeak propietate desberdinak dituzten bi konposatuz (edo gehiagoz) osatutako materialak dira, gaur egun oso erabiliak. Normalean, konposatu ugarienari matrizea deritzo, eta han barreiatzen den konposatuari gehigarria edo karga deitzen zaio. Material hauen erabilpena hainbat esparrutara zabaltzen da, esaterako eraikuntzetako hormigoi armatuetara eta surf oholen beiradun plastikoetara. Hau da, ia toki guztietan aurkitu daitezke material konposatuak, eta gaur egungo teknologia-garapenaren ikerketa-arloan ere ez dira salbuespen. Ikerketa hauetan gehienbat matrize polimerikodun konpositeetan ikertu dira, matrize polimerikoak eskaintzen dituen propietateak oso aplikazio tarte zabala dakarrelako. Matrize polimerikodun hauen artean poliuretanoen erabilpena gero eta gehiago sustatzen ari da, dituen propietate elastikoengatik eta sortzeko errazak direlako, naturan inpaktu handirik izan barik. Horrekin batera, gaur egungo poliuretanoen garapena asko handitu da, dituzten aldakortasun eta aplikazio ugariei esker. Bestalde, estimulu magnetikoei erantzuna emateko eta material adimenduak garatzeko partikula magnetikoak konpositeetan barreiatzea oso interesgarria da. Partikula magnetikoen pro- pietateak, egitura, tamaina eta sortuak izateko jasan duten tratamenduek determinatzen dituzte, eta, horren arabera, izaera ezberdinekoak izan daitezke: paramagnetikoak, ferromagnetikoak, ferrimagnetikoak, diamagnetikoak edo antiferromagnetikoak. Lan honetan, film itxurako konpositeak sortu eta aztertu dira, eta poliuretanozko matrizean kobaltozko ferritak (CoFe2o4), partikula ferromagnetikoak barreiatu dira. Materialak karakterizatzeko trakzio proba. Ekorketazko kalorimetria Diferentziala (DSC) eta Lagin Bibrazionaleko Magnetometria (VSM) teknikak erabili dira. Lortutako konpositeek, eremu magnetiko estimuluaren eraginez, bere gainazala eraldatzeko aukera izango dute. Beraz, konposite hauen erabilpena zabaldu daiteke energia garbiaren erauzketarako, mikrotxipetarako, ordenagailuetarako edo urpekaritza jantzietarako.

Abstract 213 | PDF Downloads 112

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

poliuretanoa, partikula magnetikoak, konpositeak, material ferromagnetikoak, histeresi kurbak

Atala
Ale Arrunta