Gibeleko erradioenbolizazioaren CFD simulazioak: odolaren biskositatearen eragina gibeleko hemodinamikan eta mikroesferen banaketan

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 24-09-2021
Unai Lertxundi Jorge Aramburu Raúl Antón Jose Ignacio Bilbao Macarena Rodríguez-Fraile Bruno Sangro

Laburpena

Erradioenbolizazioa (RE) gibeleko minbizia tratatzeko metodoetako bat da. Bertan, mikrokateter bidez gibeleko arterian mikroesfera erradioaktiboak injektatzen dira, tumoreei enbolizazio eta erradiazio bidez erasotzeko. Mikroesferen ibilbidea ordenagailu bidezko fluido dinamikako simulazioekin (CFD) azter daiteke. kalkulu horien iraupen luzea arazo bat da medikuntzaren egunerokotasunean simulazioak erabili ahal izateko. kalkuluak azkartzeko asmoz, odolaren biskositatearen izaera ez-newtondarra izaera newtondarrera sinplifikatu da. Emaitzek erakutsi dute mikroesferen banaketan eta odolaren hemodinamikan biskositate aldakorraren eragina baztergarria dela, odola fluido newtondar gisa aztertzearen sinplifikazioa ontzat emanez.

Abstract 293 | PDF Downloads 188

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Erradioenbolizazioa, gibeleko minbizia, odolaren biskositatea, fluido newtondar eta ez-newtondarrak

Atala
Ale Arrunta