Zer dela-eta zahartzen gara?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 02-02-2022
Miren Revuelta Leire Moreno-Cugnon Ander Matheu

Laburpena

Zahartzea izaki bizidun guztietan gertatzen den prozesu natural bat da, denbora igarotzearen ondoriozko gainbehera funtzional bezala defini daitekeena. Gaur egun, hainbat hipotesi proposatu dira zahartzearen zergatia azaltzeko, horien artean aurkitzen da zelula amen agortzearen ikerketa lerroa. Zelula amak, berritze gaitasuna dutenak eta ondorengo zelula diferentziatuak sortzeko gai direnak, zahartzaroarekin kopuruz murrizten doaz. Zehazki, zahartzaroak fisiologikoki gehien kaltetzen duen organoa garuna da, eta adinak eragindako garuneko zelula amen agortze honek neuronen berritzea zailtzen du, indibiduo helduetan ikus dezakegun gainbehera kognitiboa eraginez. Neurogenesia garuneko zonalde espezifikoetan gertatzen da,  bentrikulu beheko zonaldean eta hipokanpoko granulu beheko zonaldean eta azken ikerketen arabera bai haurtzaroan zein zahartzaroan gertatzen den prozesu bat da.  Beraz oso garrantzitsua da zahartzaroan zehar zelula ama hauen funtzioa nola mantendu daitekeen ikertzea alderdi kognitiboan emandako aldaketa hauek ekiditeko.

Abstract 156 | PDF Downloads 163

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

zahartzaroa, neurogenesia, garuneko zelula amak

Atala
Ale Arrunta