Tamaina kuantikoko efektuak nanoegituren energian

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Published 17-07-2011
Eduardo Ogando Arregui

Abstract

Orokorrean sistema baten tamaina nanometro mailaraino txikitzen badugu bere ezaugarriak guztiz aldatzen dira esperientzia makroskopikoarekin alderatuta. Nahiz eta naturaren legeak berdinak izan eskala guztietan, sistema makroskopikoetan efektu kuantikoen batez bestekoa nabaritzen dugu, hots, sistema erdibanatuz gero, ezaugarriak berdinak dira ; kuantikoki ez da aldaketa nabarmenik.

Nanometro mailako sistemetan, sistemaren tamaina aldatzerakoan egitura kuantikoa ere aldatzen da propietateak erabat aldatuz. Artikulu honetan atomoetan, klusterretan, harietan eta xafletan agertzen diren tamaina kuantikoko efektuak aztertuko dira. Batez ere energiaz arituko gara, ezaugarri oso garrantzitsua baita geometria egonkorrenak aurkitzeko, hots sistemak aukeratuko dituen egiturak finkatzeko.

Abstract 129 | PDF (Euskara) Downloads 158

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Section
Ale Arrunta