Azaleko erredurak: Gaur egungo egoera, terapia eskuragarriak eta etorkizuneko terapiak

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Published 26-03-2024
Paula Ugarte Teran Manoli Igartua Olaechea Rosa María Hernández Martín Edorta Santos Vizcaíno

Abstract

Azala gizakion organorik handiena da, eta bertako lesioak, hala nola erredurak, gizartean geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira. Erredurak hainbat kausaren ondorio izan daitezke, eta, oro har, lesio horietan azaleko geruzak —epidermisa, dermisa eta/edo hipodermisa— kaltetuko dira; zenbait kasutan baita bestelako organo batzuk ere. Lesioak arinak badira, tratamendu berezirik gabe sendatuko dira. Baina, larriak diren kasuan —lan honetan aztertuko direnak—, tratamendua eraginkorra izan dadin terapia berezietara jo beharra dago. Gaur egun, erredura larriak tratatu eta azalaren egitura berreskuratzeko, merkatuan hainbat terapia daude: injertoak, eta ordezko dermikoak, oinarri zelularrekoak zein oinarri zelularrik gabekoak. Guztiek erreduren tratamendurako duten erabilgarritasuna frogatu den arren, oraindik guztiek hobekuntzarako tartea dutela ere ondorioztatu da. Hori horrela, terapia horietan oinarritutako berrikuntzak eta terapia edo teknologia berriak aztertzen ari dira; adibidez, ingeniaritza genetikoa, 3D bioinprimaketa, nano partikuletan oinarritutako teknologiak eta zelula ama-mesenkimaletan (MSC) oinarritutako terapiak. Hori dela-eta, lan honetan merkatuan dauden terapien ekintza mekanismoak zein diren, bakoitza zer kasutan erabil daitekeen eta bakoitzak zer abantaila eta desabantaila dituen azalduko da. Desabantaila horiek —prezioa, eraginkortasuna eta produkzioa batez ere— hobetzeko jarraitutako pausoak eta ikerkuntzan dauden terapiak ere aztertu dira. Terapia berri horiei buruzko ikerketak urriak dira, eta erronkak ugariak. Hala ere, uste da ikerkuntza berriak erredura larriak tratatzeko eraginkorrak izango direla.

Abstract 133 | PDF (Euskara) Downloads 60

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Section
Ale Arrunta