Erizaintzako ikasleak hondamendi naturalen aurrean duten prestakuntza aztertzen: Scoping berrikuspena.

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Published 08-05-2026
Babarro Malen Arroyo Ilarramendi Naia Hernantes Colias Marta Arrue

Abstract

Hondamendi naturalen maiztasuna eta inpaktua handitzen ari dira testuinguru globalean eta hori dela eta, osasun-profesionalen —bereziki erizainen— prestakuntza egokia funtsezkoa da larrialdiei modu eraginkorrean erantzuteko. Lan honek erizaintzako ikasleek hondamendi naturaletan erantzuteko duten prestakuntzari buruzko ebidentzia zientifikoa aztertzea du helburu, baita prestakuntzan eragiten duten faktoreak eta ikasleek hautematen dituzten hezkuntza-premiak identifikatzea ere. Arksey eta O’Malley-ren markoan oinarrituta, scoping motako berrikuspen bat burutu zen. Ebidentzia, PubMed, Web of Science eta CINAHL datu-baseetan bilatu zen 2025eko urtarrila eta maiatza bitartean. Emaitzek erakutsi zuten hautemandako prestakuntzak bost osagai nagusi dituela: kontzientzia, ezagutza teknikoak, trebetasun praktikoak, autoeraginkortasuna eta erantzuteko borondatea. Era berean, hondamendietarako hautemandako prestakuntzan faktore anitzek eragiten dutela ikusi zen, besteak beste, generoak, adinak eta unibertsitate motak. Azkenik, hezkuntza beharrei dagokienez, ikasleek prestakuntza-behar garrantzitsuak identifikatu zituzten, batez ere legediari, administrazio-kudeaketari, larrialdi-protokoloei eta arreta kritikoko gaitasunekin lotuta. Aurkikuntzek agerian uzten dute deskonexio bat dagoela instrukzio teorikoaren eta gaitasun praktikoaren artean, batez ere arrisku txikiko eskualdeetan. Praktikara bideratutako prestakuntza integrala behar da, ikasleen prestutasuna eta konfiantza hobetzeko. Berrikuspen honek azpimarratzen du beharrezkoa dela hondamendietarako prestakuntza indartzea erizaintzako hezkuntzan. Hobeto prestatutako graduatuek gaitasun handiagoa izango dute hondamendietan arreta eraginkorra emateko, eta horrek ondorio positiboak izango ditu osasun publikoaren emaitzetan eta osasun-sistemaren erresilientzian krisi-egoeretan.

Abstract 13 | PDF (Euskara) Downloads 8

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Section
Ale Arrunta