Bioiragazketaren lehenengo urratsak eta garapena

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Published 19-03-2014
G. Gallastegui Asier Elías N. Rojo L Gurtubay G Ibarra-Berastegi A. Barona

Abstract

Industria-jardueren ondorioz isuritako kutsatzaile toxikoek (besteak beste kiratsa dutenek) arazo larriak sortzen dituzte, bai ingurugiroan eta bai gizakien osasunean ere. Hori dela eta, gero eta zorrotzagoak dira nazioarteko legeak, eta airera igorritako kutsatzaileen kantitatea analisi bidez gero eta zehatzago neur daitekeenez, industriek inbertsioak egin behar izan dituzte airearen tratamendurako sistemak hobetzeko. Horren ondorioz, bioiragazketa bezalako bioprozesuek arrakasta handia lortu dute gas-korronteen garbiketan. Gaur egun, bioiragazketa teknologiako aukera frogatua da herri garatuetan; gainera, garabidean dauden herrietarako ere teknologia merkea da.

Hasieran, kiratsak sortutako arazoak ekiditeko soilik erabiltzen bazen ere, gaur egun beste hainbat industriatara ere hedatu da bioiragazketa, eta kutsatzaile ugari tratatzeko balio du.

Mikroorganismoek molekula kutsatzaileak degradatzeko duten ahalmenean datza bioiragazketa. Sistema horretan, gasen korronte kutsatua ohantze finkoan zehar igaroarazten da, eta ohantze solido horretan itsatsita dagoen biomasak biodegradatu egiten ditu kutsatzaileak.

Lan honetan zehar, bioteknologia horren lehenengo urratsak, gaurko egoerara heldu arte izan duen garapena eta etorkizuneko erabilera deskribatuko dira. 

Abstract 148 | PDF (Euskara) Downloads 156

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Section
Ale Arrunta