Ardoko erresberatrolaren erabilerak eta efektuak obesitatean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 19-03-2014
Itziar Eseberri Idoia Larretxi Itziar Txurruka Jonatan Miranda Arrate Lasa

Laburpena

Erresberatrola zenbait landarek ekoizten duten polifenola da, batez ere mahatsean eta eratorritako ardoan aurkitzen dena. Hainbat efektu onuragarri esleitu zaizkio: zahartze prozesuaren atzerapena, minbiziaren prebentzioa, gaixotasun kardiobaskularren babesa, intsulina-funtzioaren hobekuntza eta obesitatearen prebentzio eta tratamendua besteak beste.

Azken funtzio horren inguruan hainbat ikerketa-lan egin dira mekanismo molekularrak zehazteko helburuarekin. Erresberatrolak, Sirt1 desazetilasaren adierazpena areagotuz, metabolismo energetikoa erregulatzen du bi mekanismo nagusiren bidez: gantz azidoen β-oxidazioa areagotuz eta termogenesiaren ondoriozko gastu energetikoa igoz.

Hala ere, molekula honen bioerabilgarritasun baxua kontuan hartu behar da. Hau da, organo eta ehunetara iristen den kantitatea oso txikia da, erresberatrol gehiena enterozitoetan eta gibelean metabolizatzen baita. Hori dela eta, metabolitoek izan dezaketen aktibitate biologikoa ikertzearen beharra ikusi da azken urteotan.

Bestalde, ez dirudi albo-ondorio larririk sortzen duenik, hala diote behintzat egun merkatuan dauden erresberatroldun produktuen ekoizleek. Hala ere, oraindik ez dago hori ziurtatzeko nahikoa ebidentzia zientifikorik. Beraz, erresberatrolaren dosi eraginkorra zehazteko eta segurtasuna bermatzeko ikerketa asko egin behar dira. 

Abstract 150 | PDF Downloads 212

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Erresberatrola, obesitatea, Sirt1 desazetilasa, metabolismo energetikoa

Atala
Ale Arrunta