Modu-kommutazioaren bidezko sistemak ikuskatu eta kontrolatzeko arkitektura baten diseinua

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 17-03-2015
Nagore Iriondo Elisabet Estévez Marga Marcos

Resumen

Azken urteetako teknologia-aurrerakuntzak, Sistema Hibridoen arloan elkarlanean bildu ditu Kontrol Ingeniaritzaren eta Software Ingeniaritzaren arloetako adituak. Sistema hauen kontrolak dakarren zailtasuna ezaguna da. Sarritan kontrolagailu bakar batekin ezin izaten dira lan-baldintza guztietako eskakizunak bete. Sistema hauek kontrolatzeko eta industrian inplementatzeko bideragarritasunaren ikuspegitik egindako lan honetan, sistema ikuskatu eta kontrolatuko duen arkitektura bat proposatuko da. Oinarrian, modu bakoitzeko kontrolagailu propioak eta euren arteko kommutazioa bideratuko duen logika baten diseinuan datza. Kontrol Ingeniaritzaren ikuspegitik haratago, industria-aplikazio gehienetan prozesu mailako kontrol-teknologiarik erabiliena PLC-a (Programmable Logical Controller) denez, IEC 61131-3 programaziorako estandarrarekin bat datorren inplementazioa proposatuko da. 

Abstract 121 | PDF (Euskara) Downloads 93

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos