GIBaren aurkako txertoaren bila

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 07-11-2017
Johana Torralba Estibaliz Goikoetxea Beatriz Apellaniz

Resumen

GIB birusa, giza historian zehar egon den pandemiarik hilgarrienetariko baten eragilea da, HIESA alegia. Nahiz eta azken urteetan HAART terapia antirretrobiralari esker heriotza tasa asko murriztu den, infekzio berrien kopurua etengabe emendatzen ari da. Hori dela eta, pandemiarekin azkenik amaitu ahal izateko txerto prebentibo baten garapena tresna eraginkorrena izan daitekeela dirudi. Hala ere, birusak garatu dituen estrategia natural desberdinek eta immunizazioz sortu nahi diren antigorputz neutralizatzaileen ezaugarri bereziek oso zaila egiten dute infekziotik babestuko lukeen txertoaren garapena. RV144 entsegu klinikoaren eraginkortasun apalek eta espektro zabaleko antigorputz neutralizatzaileekin immunizazio pasiboz lorturiko emaitzek iradokitzen dute hurbilago gaudela txerto eraginkor baten garapena lortzetik. Orain arte hainbat txerto mota erabili diren arren, emaitza onik ez da lortu. Hala ere, sakon aztertzen ari da bai immunogeno naturalen egitura, bai immunogenoak ezagutzen dituzten antigorputzen egitura, eta badirudi, besteak beste, ikerketa horiek bide be- rriak irekiko dituztela txerto berrien diseinuan. 

 

Abstract 441 | PDF (Euskara) Downloads 504

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos