Endokannabinoide sistemaren parte-hartzea arratoien garuntxoaren jaio osteko garapenean

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 25-11-2018
Ianire Buceta
Irantzu Rico-Barrio Jon Egaña-Huguet Svein Achicallende Itziar Terradillos Nagore Puente Leire Reguero Naiara Royo Itziar Bonilla-Del Río Aitor Medrano Juan Mendizabal-Zubiaga Sonia María Gómez-Urquijo Almudena Ramos Inmaculada Gerrikagoitia Pedro Grandes Izaskun Elezgarai

Resumen

Endokannabinoide-sistema (EKS) zelulen arteko komunikazio-sistema fisiologiko neuromodulatzaile garrantzitsuenetako bat da, eta helduaroan beraren funtzio ezagunena neurotransmisoreen doikuntza da. Azken urteotako ikerketek, aldiz, funtzio garrantzitsu horrez gain, garapen-prozesuetan ere parte-hartze handia duela erakutsi dute. Izan ere, zenbait artikuluk burmuinaren arauzko enbrioi-garapenerako EKSren beharra agerian utzi dute. Enbrioi-aroko ikerketek muga metodologiko handiak dituzte, eta orain arteko ikerketa gehienak hazkuntza zelularretan egin dira. Halere, burmuineko garuntxoaren kortexean, EKSren adierazpena handia da, eta jaio osteko garapen-prozesu guztiak biltzen ditu: pikor-zelulen morfogenesia, hain zuzen ere. Lan honetan, ultraegitura mailan, EKSren zenbait osagairen kokapena aztertu da; pikor-neuronen garapenaren faseetan baita helduaroan ere. CB1 kannabinoideen hartzailea, eta 2-arakidonil-glizerol (2-AG) endokannabinoidea sintetizatzen eta degradatzen dituzten entzimak —diazilglizerol lipasa (DAGL-α) eta monoazilglizerol lipasa (MAGL), hurrenez hurren— batera ageri dira hazkuntza- eta migrazio-prozesuetan dauden zuntz paraleloen axoietan jaio osteko garapen goiztiarrean. Konkretuki, CB1 eta DAGL-α zuntz paraleloen mintzean kokatzen dira, eta MAGL, mintzean ez ezik, zitoplasman ere adierazten da. Jaio osteko 12. egunean, zuntz paraleloek Purkinje neuronen arantza dendritikoekin kontaktu sinaptikoak ezartzen dituztenean, CB1 eta MAGL zuntz horien bukaera sinaptikoan mantenduko dira. CB1 bukaera sinaptiko horien mintzean kokatzen da, eta MAGL, aldiz, mintzaren hurrentasunean ez ezik, zitoplasman ere adierazten da. DAGL-α, zuntz paraleloen bukaera sinaptikotik desagertuko da, eta alde postsinaptikoan adieraziko da —hots, Purkinje neuronen arantza den- dritikoetan—. EKSn aztertutako 3 osagai horiek batera ageri dira zuntz paraleloetan garapenean zehar, kontaktu sinaptikoak ezarri arte. Horrela, zuntz horiek helduaren ezaugarriak lortzen dituztenean, hartzailea eta degradazio-entzima zuntz paraleloen bukaera sinaptikoan mantenduko dira. Sintesi-entzima, aldiz, axoi-profil horietatik desagertuko da, eta elementu postsinaptikoan adierazten hasiko da —hots, Purkinje neuronen arantza dendritikoetan—. Modu horretan, aztertutako aldi bakoitzean, EKSko osagaien kokapen espezifikoa bistaratu zen. Lortutako emaitzek EKS moldakorra dela eta funtzio desberdinetara egoki daitekeela iradokitzen dute, bere jarduna modu desberdinetan betez. Testuinguru horretan, garuntxoaren garapenean EKSren osagaien kokapen zehatza eta izaera identifikatzea alderdi kritikoa da, haurdun dauden emakumeen eta baita nerabeen kalamu-kontsumoak garunean egitura, funtzio eta portaera mailan eragiten dituen aldaketak ulertzeko. Horrez gain, jakintza hori terapeutikoki erabil daiteke, endokannabinoideen manipulazioak aplikazio klinikoak izan baititzake jaio osteko garapenean eta haurtzaroan gertatzen diren nerbio-sistemako gaixotasunen tratamenduan.

Abstract 407 | PDF (Euskara) Downloads 506

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Artículos