Fitorremediazioa lurzoru kutsatuen kudeaketa iraunkorrerako estrategia gisa
##plugins.themes.bootstrap3.article.main##
##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##
Lur Epelde Oihana Barrutia
Resumen
Iraunkorrak eta (eko)toxikoak izan ohi diren konposatu ez-organiko eta organikoen isurketa masiboek potentzialki kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen kopurua izugarri handitu dute. Lurzoruen osasuna (funtzionalitatea) eta kalitatea (emankortasuna) arrisku larrian egoteak eta, ondorioz, giza biziraupena estutasunean jartzeak lurzoru kutsatuen kudeaketa eraginkorra mundu mailako ingurumen-politiken premiazko jomugan paratu du. Gaian sartuta, lan honen helburu nagusiak hauek dira: (i) lurzoru kutsatuen kudeaketaren lege eta jarduera markoa aurkeztea; (ii) lurzoru kutsatuen kudeaketa eta arriskuen ebaluazioa aztertzea, eta, azkenik, (iii) ohiko erremediazio-teknika suntsitzaileen aitzinean, fitorremediazioaren arloan egiten ari diren esfortzu zientifiko-teknikoak argitara ekartzea. Lurzoru kutsatuen kudeaketan aurrerapenak egiteko landu beharreko hariak ere laburki iruzkintzen dira.