Harizko elektrohigadura bidezko ebaketa-prozesuko aldagaien azterketa altuera aldakorreko piezak ebakitzeko

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Publicado 02-04-2019
Aintzane Conde Jose Antonio Sanchez Soraya Plaza Jun Wang

Resumen

Harizko elektrohigadura bidezko ebaketa-prozesua (WEDM) ezinbestekoa da gaur egun, industriak gainazal-akaberen eta dimentsio-perdoien inguruan eskatzen dituen fabrikazio-eskakizun zorrotzak betetzeko. Prozesuari buruzko ezagutzarekin batera softwarearen garapena integratzen duen ingurune batetik abiatuta, makina adimendunaren funtzionamenduaren helburua lortu ahal izango da; hots, makinak bakarrik, fidagarritasunez eta doitasunik galdu gabe funtzionatzea. Baina, horretarako, arazo larrien konponketak optimizatu behar dira; esate baterako, altuera aldakorreko piezak ebakitzeko arazoa. Lan honetan, altuera aldatzen den guneetan ebaketa-prozesuaren aldagairik esanguratsuenen portaera aztertzeko aukera ematen duen industria-sistema bat garatu da. Hau da, aurrea hartu ahal izango zaie arrazoi horrengatik gerta daitezkeen aldaketei, eta, horri esker, haria apurtzea edo prozesuaren harroketa-tasa txikitzea eragin dezaketen ezegonkortasun-arazoak saihestuko dira; hau da, produktibitateak behera egitea eragotz daiteke.

Abstract 256 | PDF (Euskara) Downloads 337

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Sección
Ale Berezia